Itxi

2022/01/14

11:15

Gizartea

KORONABIRUSA

Lehendakaria: "Osasun-agintariek zehaztuko dute noiz gauden fase berri baten hasieran"

N. B. | EITB MEDIA

Iñigo Urkulluk gogorarazi du pandemian jarraitzen dugula, eta "bizi dugun egoerari garrantzirik ez kentzeko" eskatu du.

1:42
Iñigo Urkullu
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Iñigo Urkullu lehendakariak pandemian jarraitzen dugula gogorarazi du, eta "bizi dugun egoerari garrantzirik ez kentzeko" eskatu du, "egoera larria izaten jarraitzen duelako". Horren harira, "osasun-agintariek zehaztuko dute noiz gauden fase berri baten hasieran", gaineratu du.

Zentzu horretan, lehendakariaren hitzetan, "oraingoz, zorroztasunari eta konpromisoari eustea dagokigu, pandemia honi aurre egiten jarraitzeko".

Iñigo Urkulluk Larrun école basco-française Euskadiko mugaz gaindiko lehen eskolaren inaugurazio ekitaldian parte hartu du gaur goizean Donostian. Eskola horrek murgiltze eredu hirueledun (euskara, frantsesa eta gaztelania) bakarra eskaintzen du EAEn.

Testuinguru horretan, lehendakariak ongietorria eman dio ikastetxe berri horri, "pandemia gure bizitza eta hezkuntza baldintzatzen ari den une bereziki delikatu honetan".

Gainera, Urkulluk agerian utzi du pandemiaren une hauetan hezkuntza presentzialari eusteak duen garrantzia eta erronka, eta hezkuntza-komunitate osoaren lana aitortu du, "ikasgelak leku seguruak izatea ahalbidetzen ari baita".

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;