Gizartea -

indarkeria matxista

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista egotzita

Biktimetako batek zauriak zituen buruan, eta ospitalean artatu behar izan dute. Atxiloketak azken 24 orduetan egin dituzte Judimendi auzoan eta Andaluzia kalean. Atxilotuek 90 eta 31 urte dituzte.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen, genero-indarkeriaren ustezko delitu bana egotzita.

Lehenengo gertakaria atzo izan zen, 15:00ak aldera, Judimendi auzoko etxebizitza batean. Udaltzainek 90 urteko gizon bat atxilotu zuten, familiako eztabaida batean emaztea mehatxatzeagatik.

Bigarrena, berriz, gaur goizaldean atxilotu dute, Andaluzia kalean. Kasu horretan, 31 urteko atxilotuak ustez bikotekide ohiari eraso egin dio ibilgailu baten barruan.

Biktimak zauriak zituen buruan, eta ospitalean artatu behar izan dute, Udalak prentsa-ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak