Gizartea -

koronabirusa

Egoiliarren senideek covidaren aurkako isolamendu protokoloak salatu dituzte

Babestu elkartea Gasteizen bildu da adineko pertsonentzako "baldintza duinak" aldarrikatzeko eta, bertatik adierazi dutenez, ez dute onartuko "tristuraz hiltzen" uztea.

Babestu elkartearen elkarretaratzea, Gasteizen. Argazkia: EFE
Babestu elkartearen elkarretaratzea, Gasteizen. Argazkia: EFE
Babestu elkartearen elkarretaratzea, Gasteizen. Argazkia: EFE

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Babestu elkarteko berrogeita hamar bat kidek elkarretaratzea egin dute larunbat honetan Arabako Aldundiaren aurrean, "Adinekoentzako bizi baldintza duinen alde" zioen pankartaren atzean.

Arabako adinekoentzako egoitzetako erabiltzaileen senideek zentro horietan indarrean dauden covid protokoloak salatu dituzte, horiek aldatzeko eskatu dute eta argi utzi dute ez dutela onartuko euren ahaideak "tristuraz hiltzea", bisiten murrizketengatik eta prebentziozko isolamenduengatik.

Charo Martinez elkarteko bozeramaileetako batek salatu duenez, euskal egoitza publiko zein pribatuetan indarrean dauden protokoloak gainerako herritarentzakoak baino "askoz murriztaileagoak" dira, positibo zein hurbileko kontaktu izan.

Adibide gisa, azaldu du txertatutako egoiliar bat kasu positibo baten hurbileko kontaktua denean, "prebentziozko isolamendua" ezartzen zaiola; gainerako herritarrek bizitza arrunta eraman dezaketelarik, sintomen agerpena behatuz.

Gaineratu du egoitza batzuetan bi bisita egun baino ez dituztela onartzen, asteko.

Martinezek salatu du isolamenduek "bizitzan hiltzea" suposatzen dutela. Onartu du covidak ez duela ia heriotzarik eragiten egoitzetan, baina azpimarratu du ez direla "tristurak eragindako heriotzak zenbatzen".

Zentzu horretan, salatu du isolamenduek pertsona horien narriadura kognitiboa bizkortzen dutela, eta nabarmendu du ez dela "ezer ikasi, 2020ko martxoan bezalaxe gaude" protokoloei dagokienez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba EAE albisteak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gasteiz Gaurko azken orduko albistea Adinekoentzako egoitzak gaur Koronabirusaren olatua gaur Arabako Foru Aldundia Adinekoei buruzko albisteak