Gizartea -

KORONABIRUSA

Osakidetza eta Osasunbidea hasi dira errefortzu dosia hartzeko hitzordua ematen 30 urtetik gorakoei

Hutsuneen arabera, Osakidetzak ez du baztertzen aste honetan bertan txertoaren hirugarren dosia 18 urtetik gorakoei zabaltzea.

Txertoaren hirugarren dosia jartzeko hitzordua ematen hasiko dira 30 urtetik gorakoei. EFE
Txertoaren hirugarren dosia jartzeko hitzordua ematen hasiko dira 30 urtetik gorakoei
Txertoaren hirugarren dosia jartzeko hitzordua ematen hasiko dira 30 urtetik gorakoei. EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osakidetza eta Osasunbidea gaur hasi dira 30 urtetik gorako herritarrei koronabirusaren aurkako txertoaren hirugarren dosia hartzeko hitzorduak ematen. Gainera, agendan sor daitezkeen hutsuneen arabera, Osakidetzak ez du baztertzen aste honetan bertan txertoaren hirugarren dosia 18 urtetik gorako guztiei zabaltzea. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak zabaldutako datuen arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren erdiek jaso dute dagoeneko errefortzu dosia.

30 eta 39 urte bitarteko 180.000 pertsona inguru daude Euskal Autonomia Erkidegoan. 

Orain arte bezala, hitzordua Osakidetzaren webgunearen bitartez hartu beharko da. Arazoren bat izanez gero, osasun etxera deitu ahalko da, eta 1 botoia sakatu ostean automatikoki jakinaraziko zaio erabiltzaileari zein egunetan eta zein ordutan jarriko dioten txertoa.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Albisteak Gipuzkoa Araba EAE albisteak Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak gaur Koronabirus-agerraldiak