Gizartea -

KORONABIRUSA

5 urtez azpikoentzako txertoa otsailean egon liteke prest

Pfizerren farmakoa 6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei jarri ahal izango diete, eta lehena izango da adin-tarte horrentzako.

Gizon bat semea besoetan duela. Artxiboko argazkia: EiTB Media
Gizon bat semea besoetan duela. Artxiboko argazkia: EiTB Media
Gizon bat semea besoetan duela. Artxiboko argazkia: EiTB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pfizer eta BioNTech enpresek osatzen duten partzuergoa koronabirusari aurre egiteko 5 urtetik beherakoentzat prestatzen ari den txertoa otsailaren amaieran egon liteke eskuragarri, The Washington Post egunkariak astearte honetan iragarri duenez.

6 hilabete eta 5 urte bitarteko haurrei jarri ahalko diete, eta adin-tarte horretakoentzat merkaturatzen den lehena izango da.

Egunkariaren arabera, gaur bertan espero da bi botika enpresek larrialdiko erabilera baimentzeko eskaera aurkeztea AEBko Elikagaien eta Sendagaien Administrazioari (FDA).

Hala ere, azken hilabeteetan, farmazia-partzuergoa hirugarren dosi batekin ere aritu da lanean, erantzun immunologikoa hobetzen saiatze aldera; izan ere, immunizazioari dagokionez, bi dosi jarrita lortutako emaitzak ez ziren guztiz onak izan. Txertoa, baina, segurua dela azpimarratu dute.

Saiakuntzan, 6 hilabete eta 5 urte arteko haurrek 3 mikrogramoko bi ziztada jaso zituzten hiru asteko aldearekin, helduei emandako dosiaren hamarren bat.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena musukoa erabiltzea, espazioak aireztatzea, segurtasun-distantzia gordetzea eta eskuak sarri garbitzea dela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Europa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Sendagaiak Txertoak Koronabirusa Farmaziak Haurtzaroa albisteak