Gizartea -

NAZIOARTEKO EGUNA

14 urtetik beherako 223 haur daude EAEn emakumeen genitalen mutilazioa jasateko arriskuan

Osakidetzak 2020an argitaratu zuen azken txostenaren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 14 urtetik beherako 21 neskato zeuden jatorrizko herrialdean mutilazioa jasan zutenak, eta guztira 129 ziren biktimak.

Emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpaina. Argazkia: EiTB
Emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpaina. Argazkia: EiTB
Emakumeen mutilazio genitalaren aurkako kanpaina. Argazkia: EiTB

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 14 urtetik beherako 223 haur emakumeen genitalen mutilazioa jasateko arriskuan daude, Save the Children Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) otsailaren 6ko nazioarteko egunaren harira zabaldu duenez. Espainiako Estatuaren kasuan, kopurua 3.652ra iristen da.

GKEak zehaztu duenez, emakumeen genitalen mutilazioak "emakumeen kanpo-genitalen erresekzio partzial edo osoa egiten duten prozedura guztiei egiten die erreferentzia, bai eta arrazoi ez-medikoengatik emakumeen organo genitalen beste lesio batzuei ere", ez soilik klitoriaren ablazioari.

14 urtetik beherako 223 neska daude emakumeen genitalen mutilazioa jasateko arriskuan Euskadin, eta Bizkaia da arriskuan dauden neska gehien dituena (96); ondoren, Araba (81) eta Gipuzkoa (46) daude, Wassu-UAB Fundazioak 2019an egindako ikerketaren arabera.

Osakidetzak argitaratutako azken datuek 2018 eta 2019 urteak hartzen dituzte kontuan, eta migrazioaren aurretik emakumeen genitalen mutilazioa jasan zuten 21 neska atzeman zituzten EAEn. Guztira, 129 emakume eta neska identifikatu ziren aldi horretan.

Hala ere, Save the Childrenek salatu duenez, "gaur egun, erregistro administratiboak ez dira modu eraginkorrean erabiltzen; datuen bilketa ez da sistematikoki egiten; erregistroetan ez dago banakapenik; datuak ia ez dira zentralizatzen; eta emakumeen mutilazio genitala kodetzen eta ebaluatzen duten profesionalek ez dute prestakuntza guztia".

GKEak aitortu du praktika larri horiek egiteko arrisku handiena jatorrizko herrialdeetan dagoela, iristen direnean erkidegoek mekanismo propioak dituztelako horiek galarazteko. Gainera, Nigerian eta Senegalen, adibidez, praktika hori debekatzea lortu dute.

Tokian tokiko prebentzioaren kasuan, garrantzia berezia ematen diete pediatrarekin edukitzen diren hitzorduei, familiekin konfiantza sortzeko balio dutelako.

GKEak ohartarazi duenez, "emakumeen mutilazio genitala beste praktika bat da genero-indarkeriaren aterkiaren barruan. Nesken eta emakumeen aurkako indarkeria-ekintza bat da, osasunean inolako onurarik ez duena; aitzitik, ondorio larriak ditu maila fisikoan, mentalean, sexualean eta ugalketa-osasunean, eta heriotza ere eragin dezake".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Migrazioa Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak