Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Espetxera bidali dute Cintruenigoko gizon bat, urruntze agindua urratu eta bikote ohiari mehatxu egiteagatik

42 urteko gizona emakumearen etxean sartu zen, eta labana eskuan, hura babestuta zegoen gelako atea puskatzen saiatu zen, heriotza mehatxuak egiten zizkion bitartean.

Nafarroako Foruzaingoak atzemandako labanak. Argazkia: @policiaforal_na
Nafarroako Foruzaingoak atzemandako labanak. Argazkia: @policiaforal_na
Nafarroako Foruzaingoak atzemandako labanak. Argazkia: @policiaforal_na

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Cintruenigon, bere bikotekide ohiarekiko urruntze agindu urratzeagatik, mehatxuak egiteagatik eta kalteak sortzeagatik. Autoritatearekiko atentatuta, erresistentzia eta desobedientzia ere leporatzen dizkiote.

Aurrekari ugari ditu gizonezkoak; tartean, urruntze agindua urratzeagatik iragan urte amaieran.

Oraingoan, ezustean sartu zen biktimaren etxean, hura beste pertsona batekin zegoela, eta adin txikiko seme-alabak lo zeudela. Biktima eta laguna etxeko gela batean babestu ziren eta kisketaz itxi zuten atea.

Erasotzaileak irteteko agindu zien eta ukatu zirenean, sukaldeko bi labana hartu eta ate-joka hasi zen, heriotza mehatxuak egiten zituen bitartean.

Emakumeak laguntza eskatu zuen telefonoz eta laster agertu ziren Tuterako komisariako Foruzaingoko agenteak eta udaltzainak.

Etxera sartutakoan, labana eskutan eta odolduta aurkitu zuten gizona. Poliziek arma uzteko eskatu zioten, baina gizonak uko egin eta aurre egin omen zien. Azkenean, atxilotuta eraman zuten Tuterara, eta ondoren, espetxera bidali zuen epaileak.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Herriak eta Hiriak Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Cintruénigo