Gizartea -

TOLOSA

Tolosako leherketan zauritutako gizona atxilotu du Ertzaintzak, droga-trafikoa eta kalteak eragitea egotzita

Ertzaintzak jakinarazi duenez, substantzia estupefazienteak tratatzeko erabitzen diren gas sukoiak manipulatzen ari zela gertatu zen eztanda.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Atzo Tolosan izandako leherketan zauritutako 59 urteko gizona atxilotu du Ertzaintzak, droga-trafikoa eta kalteak eragitea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Ertzaintzaren arabera, substantzia estupefazienteak tratatzeko erabiltzen diren gas sukoiak manipulatzen ari zela gertatu zen eztanda. 

Eztanda atzo 19:10ean gertatu zen, Iurramendi auzoko eraikin bateko beheko solairuan dagoen etxebizitza batean. Kalte materialak handiak izan dira, eta, lehen unean bizilagunak etxetik irtenarazi bazituzten ere, etxean igaro dute gaua.

Bertaratu ziren ertzainek egiaztatu zutenez, etxebizitzako jabeak droga ekoizten eta manipulatzen ari zen leherketa gertatu zenean.

Zauriak Tolosako Asuncion klinikan sendatu ondoren, agenteek atxilotu eta Tolosako ertzain-etxera eraman zuten, droga-trafikoa eta kalteak eragitea egotzita.

Instrukzioa amaitzen denean, atxilotua Tolosako epaitegiaren esku utziko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Gipuzkoa Tolosa gaur EAE Drogak gaur Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa