Gizartea -
Gipuzkoa
Sabotajea egin dute Deskargako ordainlekuan, Beasain eta Ormaiztegi arteko arkuan
Ezezagunek ordainlekuaren kableak moztu dituzte bart, eta Foru Aldundiko beharginak bertaratu dira sistema berriro martxan jartzeko lanak egitera.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Ezezagunek Deskargako autobiako ordainlekuaren kableak moztu dituzte bart Beasain eta Ormaiztegi arteko arkuan, eta kobratzeko sistema baliogabetu dute.
Gipuzkoako Foru Aldundiko beharginak bidesaria "lehenbailehen" berriro martxan jartzeko lanak egitera bertaratu dira, eta Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du gertakaria argitzeko.
Beasain eta Bergara arteko bidesari berria urtarrilaren 18an jarri zuten martxan, eta haserrea eragin du garraio-sektorean eta inguruko udalerrietako herritarren artean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea