Gizartea -

Erabakia

Lasarteko erailketaren ustezko egilea epailearen aurrera eraman dute

Bestalde, Lasarteko Udalbatza eguerdian bildu da eta senitartekoei elkartasuna adierazteko idatzi bat onartu dute aho batez.

Lasarteko Udalbatzak idatzi bat onartu duaho batez. EITB
Lasarteko Udalbatzak idatzi bat onartu duaho batez. EITB
Lasarteko Udalbatzak idatzi bat onartu duaho batez. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lasarteko (Gipuzkoa) bizilagun baten heriotza ikertzen duen epaitegiak, erailketaren ustezko egilearen, biktimaren ilobaren, atxiloaldia luzatzea erabaki du hasiera batean, baina arratsaldean epailearen aurrera eraman dute.

Herrizaingo Sailak esan duenez, epailearen aurretik pasatzeko legeak ezartzen duen 72 orduko epea goizean amaitu da, baina epaitegiak luzatzea erabaki du, arratsalderaino.

Biktima, Jose Antonio Telleria Katarain, larunbatean aurkitu zuten hilik buruan tiro bat zuela Lasarte-Oriako bere baserrian.

Ustez, eskopeta batekin tiro egin zioten, eta arma Oria ibaian topatu zuten, baserritik gertu. Apirilaren 9an, Ertzaintzak 24 urteko iloba atxilotu zuen Usurbilen, hilketaren ustezko egilea zelakoan.

50 urteko gizonezko bat ere atxilotu zuen Ertzaintzak, biktimarekin baserrian bizi zen langilea, baina gertaerarekin zerikusirik ez zuela frogatu eta aske utzi zuten. Lasarteko Udalak elkartasuna adierazi die senitartekoei

Bestalde, Lasarteko udalbatza eguerdian bildu da eta senitartekoei elkartasuna adierazteko idatzi bat onartu du, aho batez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea