Gizartea -

MIGRAZIOA EUSKADIN

Jaurlaritzak plana aurkeztu du migrazio alorrean berdintasuna bultzatu eta bazterketari aurre egiteko

Egitasmoak 103 ekintza biltzen ditu, eta lanak hiru ikuspuntutatik daude bideratuta: generoa, giza eskubideak eta hizkuntza.

Migratzaileak Irunen. Artxiboko argazkia: EiTB Media
Migratzaileak Irunen. Artxiboko argazkia: EiTB Media
Migratzaileak Irunen. Artxiboko argazkia: EiTB Media

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak migrazio alorrean berdintasuna bultzatu eta bazterketari aurre egiteko plan bat aurkeztu du astearte honetan. "Lan honekin, bizi garen XXI. mende honekin bat datorren etorkizuneko euskal gizartea eraikitzeko oinarriak ezartzen ari gara", nabarmendu du.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur aurkeztu dio Gobernu Kontseiluari Herritartasunaren, Immigrazioaren eta Asiloaren Kultura arteko VI. Plana (2022-2025). Plan horretan, migrazio- eta asilo-politiketan koherentzia-esparru bat bermatzeko hamarkada honetan erabiliko diren estrategiak jaso dira, bai eta bizilekuan bizi diren herritarren oinarriak finkatzeko ere.

Aurreko egitasmoen antzekoa da, baina 2022ko errealitatera egokitutako ildo estrategikoak berresten ditu. Horretarako, 103 ekintza biltzen ditu, hiru multzotan banatuta (estrategikoak, antolaketakoak eta programatikoak), lanak hiru ikuspuntutatik bideratuta: generoa, giza eskubideak eta hizkuntza. Sailburuak Aniztasunerako Euskal Ereduaren ideia indartu du, eta adierazi du hori berdintasunean eta diskriminaziorik ezaren printzipioetan oinarritu beharko dela.

Ildo horretatik, Artolazabalek Eusko Jaurlaritzak aurre egin behar dien "erronka handiez" eta "dagoeneko erantzuten ari garen erronkez" hitz egin du, eta Migraziorako Euskal Itun Soziala, Harrerarako Euskal Eredua, familiaren laguntzarik ez duten adingabe eta gazteentzako Euskarri Estrategia eta atzerriko emakumeen errealitate soziala aipatu ditu.

Era berean, Gobernu gisa, Europan SHARE proposamena aurkeztu dutela azaldu du, migrazio-erronkari eman beharreko erantzunean banaketa orekatua sustatuz, eta Atzerritarrei buruzko Erregelamendua aldatzeko ekarpenak egin dituztela gaineratu du, azken testuan txertatu direnak.

Sailburuaren hitzetan, pasaerako migrazioa, eta asiloa edo babeslekua eskatzen duten pertsonen kopurua handitu egin da, eta fenomeno horien aurrean erreakzionarazi eta gure erantzunak egokitu egin behar izan ditugu. Beatriz Artolazabalek aniztasuna "itzulera-txartelik ez duen tren batera igo" dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Migrazioa Bizkaiko albisteak Gaurko albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna