Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Ertzaintzak gizon bat atxilotu du emakume batek Gasteizen izandako abortuarekin lotuta

Abortua larunbatean gertatu zen Gasteizko etxebizitza batean. Emakumearen bikotekide den gizona atxilotu egin dute indarketa matxista delitua leporatuta.

AGENTZIAK | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak ikerketa abiatu du asteburu honean emakume batek Gasteizko etxebizitza batean izandako abortua zein testuingurutan gertatu zen argitzeko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak astelehen honetan jakinarazi duenez. Ikerketapean dauden gertaerak larunbatean gertatu ziren, eta Ertzaintzak emakumearen bikotekidea den gizona atxilotu du indarkera matxista delitua leporatuta.

Larunbatean, 21:00ak aldera, neska gazte batek Gasteizko etxebizitza batean abortua izan zuela jakin zuen Ertzaintzak.

Ertzainak eta osasun langileak etxebizitza horretara gerturatu ziren, eta gertatutakoa baieztatu ostean, emakumea osasun zentro batera eraman zuten.

Halaber, umekia Gasteizko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman zuten.

Ordu batzuk geroago, Ertzaintzak etxebizitza horretan bertan zegoen gizona atxilotu zuen, epaileak horrela aginduta. 

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Abortua Albisteak gaur Ertzaintza Indarkeria matxista gaur Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Sexu-abusuen biktimak gaur Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken orduko albistea