Gizartea -

MARTXOAK 8

Martxoaren 8rako Euskal Herrian deituta dauden manifestazio eta ekitaldiak, herriz herri

Hiriburuetan ez ezik, Euskal Herriko herri gehienetan izango dira ekitaldiak. Hona hemen Euskal Herriko mugimendu feministek antolatutako ekitaldi eta elkarretaratzeak, herriz herri.

2020ko martxoaren 8ko irudi bat. EFE
2020ko martxoaren 8ko irudi bat
2020ko martxoaren 8ko irudi bat. EFE

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Mugimendu Feministak hamaika ekitaldi antolatu ditu 2022ko martxoaren 8aren harira, Emakumearen Nazioarteko Egunerako. Halaber, egun horretan hiri eta herrietan antolatu dituzten ekimenetan parte hartzeko gonbita egin dute.

Hiriburuetan, arratsaldean egingo dira manifestazio nagusiak. Hala, Donostian, 18:30ean abiatuko da Antiguako tuneletik, eta, Gasteizen, 19:00etan, San Anton plazatik. Bilbon, berriz, ordu erdi geroago, 19:30ean, abiatuko da manifestazioa, Jesusen Bihotza plazatik. Nafarroako hiriburuan ere, Iruñean, 20:00etan izanen da, Antoniuttitik abiatuta, eta Baionan, 18:00etan elkartuko dira, Merkatu plazan.

Hiriburuetan ez ezik, Euskal Herriko herri gehienetan ere izango dira ekitaldiak. Hona hemen Euskal Herriko mugimendu feministek antolatutako ekitaldi eta elkarretaratzeak, herriz herri:

GIPUZKOA

Aia: 19:30ean, elkarretaratzea plazan.

Aizarnazabal: 19:00etan, udaletxe aurrean.

Alegia: 19:00etan, elkarretaratzea plaza nagusian.

Anoeta: 18:00etan, elkarretaratzea plazan.

Antzuola: 19:00etan, manifestazioa herriko plazatik abiatuta.

Aretxabaleta: 18:30ean, plazan.

Arrasate: 19:00etan, Sebero Altubetik.

Asteasu: 17:45ean, plazan.

Astigarraga: 12:15ean, elkarretaratzea udaletxe aurrean.

Azkoitia: 19:30ean, plazan.

Azpeitia: 18:30ean, herriko plazan.

Berastegi: 19:00etan, elkarretaratzea plazan.

Bergara: 19:30ean, San Martin plazatik.

Bidania-Goiatz: 19:00etan, kalejira musikatua.

Deba: 19:00etan, manifestazioa Foruen plazatik.

Eibar: 13:00etan, elkarretaratzea Untzaga plazan.

Elgoibar: 11:00etan eta 19:30ean, Kalegoen plazan.

Elgeta: 19:30ean, elkarretaratzea Mendizaleen plazan.

Errenteria: 19:00etan, manifestazioa herriko plazatik.

Eskoriatza: 18:00etan, elkarretaratzea Fernando Eskoriatza plazan.

Goierriko Mugimendu Feminista: 19:00etan, eskualde mailako manifestazioa Ordizian.

Hernani: 18:30ean, manifestazioa Zikuñagatik, Etxeberritik eta Zerbitzu Sozialetatik.

Ibarra: 18:00etan, herriko plazan.

Ikaztegieta: 18:00etan, elkarretaratzea plazan.

Irura: 18:00etan, plazan.

Lezo: 18:00etan, elkarretaratzea Gurutze Santuaren plazan.

Mutriku: 18:30ean, manfiestazioa Goiko plazatik.

Oiartzun: 18:00etan, manifestazioa plazatik.

Oñati: 19:00etan, manifestazioa plazatik.

Orio: 19:00etan, manifestazioa herriko plazatik.

Pasai San Pedro: 19:00etan.

Soraluze: 18:30ean, plaza berritik.

Tolosa: 18:30ean, manifestazioa Trianguloa plazatik.

Trintxerpe: 19:30ean.

Zarautz: 19:00etan, manifestazioa udaletxe plazatik irtenda.

Zestoa: 19:00etan, manifestazioa plazatik hasita.

Zizurkil: 19:00etan, elkarretaratzea Joxe Arregi plazan.

Zumaia: 19:00etan, manifestazioa Beheko plazatik.

BIZKAIA

Abadiño: 18:30ean, manifestazioa Txanporta plazatik.

Abanto: 17:30ean, manifestazioa udaletxeko puntu moretik.

Alonsotegi: 12:00etan, elkarretaratzea Madinabeitia plazan.

Arrigorriaga: 19:00etan, udaletxe plazan.

Aulesti: 19:00etan, elkarretaratzea plazan.

Barrika: 12:30ean, elkarretaratzea Emakumeen biribilgunean.

Barakaldo: 19:30ean, manifestazioa Bide Oneratik.

Basauri: 13:00etan, Eskarabilera plaza.

Berango: 19:30ean, Sabino Arana kalea.

Bermeo: 18:30ean, Goiko Plazatik.

Berriatua: 18:30ean, elkarretaratzea plazan.

Berriz: 19:00etan, udaletxetik.

Busturia: 20:00etan, Altamirako plazan.

Derio: 12:00etan, udaletxe aurrean.

Dima: 18:00etan, elkarretaratzea plazan.

Durango: 19:00etan, Andra Maritik.

Ea: 19:00etan, elkarretaratzea plazan.

Elorrio: 18:30ean, herriko plazatik.

Ermua: 13:00etan, Orbe kardinala plaza.

Etxebarri: 18:30ean.

Etxebarria: 19:00etan, elkarretaratzea udaletxe aurrean.

Galdakao: 13:30ean, udaletxe aurrean.

Galdames: 12:00etan, Elkarretaratzea udaletxe aurrean.

Gernika-Lumo: 19:00etan, udaletxetik hasita.

Getxo: 19:30ean, Telletxetik.

Ibarrangelu: 19:00etan, udaletxe aurrean.

Igorre: 19:00etan, kultur etxetik.

Iurreta: 18:00etan, Askondon hasita.

Leioa: 12:00etan, elkarretaratzea Boulevardean.

Lekeitio: 18:30ean, manifestazioa Eskolapetik.

Mallabia: 13:00etan, elkarretaratzea udaletxe aurrean.

Mañaria: 19:00etan, herriko plazan.

Markina-Xemein: 20:00etan, elkarretaratzea Goiko Portalean.

Mendexa: 12:00etan eta 19:00etan, elkarretaratzeak herriko plazan.

Mundaka: 19:00etan, plazan.

Mungia: 19:30ean, elkarretaratzea plaza inguruan.

Munitibar: 19:00etan, elkarretaratzea plazan.

Ondarroa: 19:00etan, elkarretaratzea Alamedan.

Otxandio: 19:00etan, elkarretaratzea.

Plentzia: 12:00etan, elkarretaratzea udaletxe aurrean.

Santurtzi: 12:00etan, Santurtziko parkean.

Sestao: 12:00etan, elkaretaratzea udaletxe aurrean.

Sondika: 19:00etan, Larrabarrenatik.

Sopela: 12:00etan, udaletxe aurrean.

Trapagaran: 20:00etan, manifestazioa.

Zaldibar: 19:30ean, manifestazioa udaletxeko plazatik.

Zalla: 11:00etan, Arangurenetik.

Ziortza-Bolibar: 18:30ean, elkarretaratzea eliza aurrean.

Zornotza: 18:30ean, manifestazioa herriko plazatik.

ARABA

Aiara: 18:30ean, elkarretaratzea ferialean.

Amurrio: 19:30ean, elkarretaratzea.

Aramaio: 18:30ean, manifestazioa Kultura etxetik.

Artziniega: 19:00etan, lore landaketa La Villako iturrian.

Laudio: 18:30ean, elkarretaratzea herriko plazan.

Zigoitia: 19:00etan, Sarriako Bidegurutzean.

NAFARROA

Ablitas: 18:30ean, elkarretaratzea Foruen Plazan.

Agoitz: 19:00etan, elkarretaratzea udaletxe parean.

Altsasu: 20:00etan, manifestazioa.

Arbizu: 19:00etan, elkarretaratzea.

Arruazu: 19:00etan, elkarretaratzea.

Azkoien: 19:00etan, Plaza Nagusian.

Berriozar: 12:00etan, elkarretaratzea Euskal Herria Plazan.

Cintruenigo: 12:00etan, adierazpen instituzionala udaletxean.

Corella: 17:00etan eta 19:00etan, manifestazioak plazan.

Eguesibar: 12:00etan, udaletxean.

Elizondo: 19:00etan, elkarretaratzea plazan.

Etxarri Aranatz: 12:00etan, elkarretaratzea.

Irurtzun: 20:00etan, elkarretaratzea Foru plazan.

Lesaka: 20:00etan, elkarretaratzea.

Orkoien: 12:00etan, elkarretaratzea udaletxean.

Tafalla: 20:00etan, elkarretaratzea eta manifestazioa.

Tutera: 20:00etan, elkarretaratzea Foruen Plazan.

Uharte Arakil: 19:00etan, elkarretaratzea herriko plazan.

LAPURDI

Baiona: 18:00etan, Merkatu plazan. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gipuzkoa Gaurko albisteak Nafarroan Araba Iparraldea bideoak Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Eguneko albisteak Protestak gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna gaur Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna