Gizartea -
Ukrainako gerra
Elkarretaratze isilak EAEko udaletxeetan, Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko
Eudelen ekimenez burutu dira bilkurak, eguerdian.
Agentziak| EITB Media
Bost minutuko bilkura isilak egon dira deituta eguerdirako Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) udaletxeen aurrean Ukrainako herriari elkartasuna adierazteko. Eudelek larunbatean egin zien deia tokiko erakundeei elkarretaratzeak 12:00etatik aurrera antolatzeko.
"Ukrainaren inbasioa gaitzestea eta herritarrak jasaten ari diren sufrimendu eta hondamendia salatzea da protestaren helburua", Eudeletik jakitera eman dutenez,
Gorka Urtaran Eudeleko presidenteak nabarmendu zuenez, "Udalek herritarren pare egon nahi dugu, ahal den neurrian, eta gure babes osoa emango diegu Ukrainako herriari eta ihesean datozen pertsona errefuxiatuei".
Hala, Eudel baliabideak identifikatzen hasi da, EAEko udal eta mankomunitateekin batera, guztien artean dituzten plazak (etxebizitzak, aterpetxeak eta mota guztietako zentroak" zeintzuk diren jakiteko, ihesean datozen familiei harrera egin ahal izateko. 48 ordu eskasean, 600 plaza identifikatu dituzte jada.