Gizartea -

Akordioa Hezkuntza Legean

Sindikatuak gaur bilduko dira alderdien arteko akordioa aztertu eta baloratzeko

Behin testua aztertuta erabakiko dute ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuek martxoaren 25erako deitu duten greba-deialdiari eusteko arrazoirik dagoen ala testuak jasotzen dituen hura bertan behera uzteko adina baldintza eta eskari. Erabakia denek elkarrekin hartuko dutela nabarmendu dute.

Sindikatuetako ordezkariak, greba deialdia iragatzeko prentsaurrekoan. Steilasek utzitako argazkia.
Sindikatuetako ordezkariak, greba deialdia iragatzeko prentsaurrekoan. Steilasek utzitako argazkia.
Sindikatuetako ordezkariak, greba deialdia iragatzeko prentsaurrekoan. Steilasek utzitako argazkia.

O. P. | Eitb Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ELA, LAB, Steilas eta CCOO sindikatuak astelehenean biltzekoak dira, ostiralean EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako Hezkuntza Itunaren oinarrien dokumentua aztertu eta baloratzeko. Izan ere, lau sindikatu horiek grebarako deia egin dute elkarrekin martxoaren 25erako, datorren ostiralerako, eta, akordio honek aldatu egin du joko-zelaia.

Irati Tobar LAB sindikatuko ordezkariak asteburuan Euskadi Irratian azaldu duenez, beraien ustez, "testuingurua berria da", eta, beraz, testua aztertu beharko dute egungo egoera aztertu eta erabakiak hartzeko. Horren arabera, "akordio batzuk erdietsi ditugu oso desberdinak garen sindikatuen artean", eta sindikatuen arteko batasunari eustea funtsezkoa da.

Tobarren haritik mintzatu da Steilaseko Nagore Iturriotz ere. "Filtrazioak egon badira ere, dokumentu osoa ikusi arte ezin da jakin zehaztasunez zer jasotzen duen", azaldu du. Horren hitzetan, ondo aztertu behar da testua, "agian kontraesanak egon daitezkeelako edo eduki berdinentzat neurri osagarriak".

ELAren iritzian, "goiz da ezer baloratzeko", dokumentu mardula baita aztertu beharrekoa, baina gai honetan orain arte eskutik joan diren lau sindikatuek hemendik aurrera ere eskutik joan behar dutela nabarmendu du.

Larunbat goizean Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak grebarako deialdia aztertzeko eskatu die sindikatuei, Legebiltzarreko alderdi gehienek onartutako testuak sindikatuek egin dituzten eskarietako asko jasotzen dituela argudiatuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Heziberri hezkuntza plana Eusko Jaurlaritza Eusko Langileen Alkartasuna albisteak LAB albisteak Grebak albisteak Eusko Legebiltzarra albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak Hezkuntza sistemako albisteak Sindikatuak Langile Komisioak azken ordukoa Steilas