Gizartea -

GI-2630

Udanako mendatea, zabalik

Oñati eta Legazpi artean dagoen mendatean lanak egiten aritu dira azken hilabeteetan, abenduan errepidea zartatu ondotik. 

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gaurtik zabalik dago berriz ere Udanako mendatea. Oñati eta Legazpi artean dagoen errepidean lanak egiten aritu dira azken hilabeteetan, bidea zartatu ondotik. 

Iragan abenduaren 12an eta euriteek eraginda, lur mugimendu ugari izan ziren, eta errepide horretako gune batean bide zoruak behera egin zuen, asfaltoa ere zartatuz. Orduz geroztik, mendatea guztiz itxita egon da trafikoarentzat.

Konpontze lanak ia amaituta, martxoaren 18an ziren irekitzekoak, baina, garraiolarien grebak eraginda, azkenean ezin izan zuten ireki. Gaurtik, baina, zabalik da, esan bezala, Oñati eta Legazpi batzen dituen GI-2630 errepidea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Albisteak Gipuzkoa EAE Gizartea bideoak Albisteak Gaur Oñati Gaurko azken ordukoa Legazpi Gipuzkoako Foru Aldundia albisteak Debagoiena eskualdea