Gizartea -

Datozen hiru egunetan

M-15 mugimenduak protestak deitu ditu EBZren bilera dela eta

'Suminduek' goi-bilerak iraungo duen hiru egunetan 15 minutuz kazola hotsak ateraz protesta egiteko deia egin diete Bartzelonako herritarrei.

Errredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

M-15 mugimenduko 'suminduek' datozen hiru egunetan, gaur (asteazkena) hasi ostirala arte, kazola hotsak ateraz protesta egiteko deia egin dute Europako Banku Zentralaren (EBZ) kontra. Bartzelonan hasiko den batzarra dela eta "hirian ezarritako salbuespen egoera" salatu nahi dute, besteak beste.

Bartzelonan Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluaren batzarra hasiko da asteazken honetan eta segurtasun neurri handiak ezarri dituzte. Guztira Poliziaren 8.000 agente arduratuko dira segurtasunaz. Bilera gauean hasiko da Generalitatearen egoitzan egingo duten afari batekin.

M-15en protesta deialdia Interneteko sare sozialen bidez zabaldu dute. Gaueko 21:00etan "balkoira, leihora edota auzoetako plazetara" kazolak joz ateratzeko eskatu diete herritarrei "Europako Banku Zentralaren aurkako haserrea" erakusteko.

M-15 mugimenduko 'suminduek' datozen hiru egunetan, gaur (asteazkena) hasi ostirala arte, kazola hotsak ateraz protesta egiteko deia egin dute Europako Banku Zentralaren (EBZ) kontra. Bartzelonan hasiko den batzarra dela eta "hirian ezarritako salbuespen egoera" salatu nahi dute, besteak beste. Bartzelonan Europako Banku Zentralaren Gobernu Kontseiluaren batzarra hasiko da asteazken honetan eta segurtasun neurri handiak ezarri dituzte. Guztira Poliziaren 8.000 agente arduratuko dira segurtasunaz. Bilera gauean hasiko da Generalitatearen egoitzan egingo duten afari batekin. M-15en protesta deialdia Interneteko sare sozialen bidez zabaldu dute. Gaueko 21:00etan "balkoira, leihora edota auzoetako plazetara" kazolak joz ateratzeko eskatu diete herritarrei "Europako Banku Zentralaren aurkako haserrea" erakusteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bartzelona Ekonomia Eguneko albisteak Albisteak Azken ordukoa protestak Europako Banku Zentrala