Gizartea -

ukrainako gerra

Euskal Herrira iritsi da Txernobyl elkarteko haurrez osatutako lehen autobusa

Poloniatik atera zen ostegunean, eta larunbat goizaldean iritsi da Bilbora.

Txernobylgo haurren autobusa, Bilbora iritsieran. Argazkia: EITB Media
Txernobylgo haurren autobusa, Bilbora iritsieran. Argazkia: EITB Media
Uda Euskal Herrian igarotzen duten haur ukrainarrak bertako harrera familiekin elkartu dira

1:23

eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txernobyl elkartearen harrera programako adingabez osatutako lehen autobusa Poloniatik Bilbora iritsi da gauerdi aldera. 56 pertsona zihoazen, guztira, autobusean; horietako 41, amekin eta amonekin bidaiatu duten adingabeak.

Txernobyl elkarteko autobusa ostegunean abiatu zen Katowicetik (Polonia), eta gauerdia pasata iritsi da Bizkaiko hiriburura.

Haurrak eta senitartekoak "nekatuta" iritsi dira, baina "pozik eta ilusioz beteta". Elkarteko bozeramaileek adierazi duetenez, "udan jasotzen ditugun haur guztiek ez dute etorri nahi izan. Batzuek nahiago izan dute gelditu, eta euren herrialdeko eremu seguruagoetara lekualdatu".

Hala ere, azken udarak euskal familiekin eman dituzten 15 haur iritsi dira autobusean, senitartekoekin Ukrainara iritsitakoak; neba-arreba adingabeak, amak eta amonak, gehienak.

Baliabiderik gabeko familietako adingabeak dira, erradiazio nuklearrak kutsatutako inguruneetan bizi direnak. Kieven eta Txernobylgo esklusio eremuaren artean blokeatuta zeuden.

Hurrengo egunetan, Txernobyl elkarteko konboi gehiago aterako dira bertatik, Euskal Herrira bidean.

Elkartearen arabera, "errusiar inbasioak eta Ukrainako borroka armatuak eragiten duten ziurgabetasunak behartu" egiten ditu "hala nahi duten familiei laguntzera, herrialdea utzi eta toki seguru batean egon daitezen".

Anna eta Faina ere Bilbora iritsi dira

Mikel Ayestaranek Anna eta Faina elkarrizketatu ditu berriki, EITB Mediako albistegietan. Uda Euskal Herrian ematen duten haurrak dira; Oñatin eta Getxon, hurrenez hurren.

Horiek ere Bilbora iritsi dira larunbat honetan, Txernobyl elkarteko autobusean.

Anna eta Faina neskato ukrainarrak Euskal Herriko harrera familiekin elkartu dira
Anna eta Faina neskato ukrainarrak Euskal Herriko harrera familiekin elkartu dira
Anna eta Faina neskato ukrainarrak Euskal Herriko harrera familiekin elkartu dira

1:34

Anna 13 urteko neskato ukrainarra da. 6 urte zituenetik, Oñatira (Gipuzkoa) joan da urtero oporretan, eta azken bisita Gabonetan egin zuen. Edonola ere, Errusia Ukraina inbaditzen hasi zenetik, haren familia euskalduna atsekabetuta eta kezkatuta bizi izan da. Mikel Ayestaranek onik topatu zuen.

Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik
Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik
Mikel Ayestaranek urtero Euskal Herrira datorren 'Txernobylgo haur bat' topatu du, onik

2:16

Errusiarrek bere etxe ingurutik atera ondoren Kievera ihes egin zuen Fainak, Getxoko familiari bizirik zegoela jakinarazteko. Virginia Uriguenek, Faina Bratunetsen Getxoko amak, neskatoa Getxora itzultzeko desiratzen zegoela kontatu zion ETBri.

Getxora etorri izan den Fainaren bizipenak ezagutu ditu Mikel Ayestaranek
Getxora etorri izan den Fainaren bizipenak ezagutu ditu Mikel Ayestaranek
Getxora etorri izan den Fainaren bizipenak ezagutu ditu Mikel Ayestaranek

4:44
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ukraina Nafarroa gaur EAE Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Errusia-Ukraina gerra azken ordukoa Polonia azken ordukoa