Gizartea -
Miaketa Menako bailaran
Ez dute Mungian galdutako abokatuaren arrastorik aurkitu
Boluntarioek 30 kilometroko eremua arakatu dute Arza eta Berrandulez herrian inguruan, Menako bailaran.
Erredakzioa
500 pertsona baino gehiago bildu dira Artietan Jose Javier Ezquerra abokatuaren bila. Ezkerra otsailaren 15etik falta da Mungiako etxetik. Boluntarioak 14 pertsonako taldetan banatu dira eta miaketari ekin diote 9:00etan.
Guztira, 30 kilometroko eremua arakatu dute Arza eta Berrandulez herrian inguruan, Menako bailaran.
Bilaketa lanak 15:00etan amaitu dituzte, Jose Javier Ezquerraren arrastorik aurkitu barik.
Bi hilabete eta erdiBi hilabete eta erdi pasa dira abokatua etxetik falta denetik, eta inork ez du bere egonlekuaren inguruko informaziorik.
Otsailaren 15ean, senitarteko batek salaketa jarri zuen Ezquerra etxetik falta zela esanda eta Ertzaintzak ikerketa abian jarri zuen.
Abokatuaren autoa erreta aurkitu zuten, baina Jose Javier Ezquerraren arrastorik ez. Auzia sekretupean du epaileak.
500 pertsona baino gehiago bildu dira Artietan Jose Javier Ezquerra abokatuaren bila. Ezkerra otsailaren 15etik falta da Mungiako etxetik. Boluntarioak 14 pertsonako taldetan banatu dira eta miaketari ekin diote 9:00etan. Guztira, 30 kilometroko eremua arakatu dute Arza eta Berrandulez herrian inguruan, Menako bailaran. Bilaketa lanak 15:00etan amaitu dituzte, Jose Javier Ezquerraren arrastorik aurkitu barik.Bi hilabete eta erdiBi hilabete eta erdi pasa dira abokatua etxetik falta denetik, eta inork ez du bere egonlekuaren inguruko informaziorik. Otsailaren 15ean, senitarteko batek salaketa jarri zuen Ezquerra etxetik falta zela esanda eta Ertzaintzak ikerketa abian jarri zuen. Abokatuaren autoa erreta aurkitu zuten, baina Jose Javier Ezquerraren arrastorik ez. Auzia sekretupean du epaileak.