Gizartea -

EPAIA

10 urteko kartzela-zigorra ezarri diote Gasteizen neska-lagun ohiaren bikotekidea hil zuen gizonari

Arabako Lurralde Auzitegiak herri-epaimahaiak emandako epaia berretsi du. Herri-epaimahaiak errudun jo zuen, homizidio delitua egotzita.

Epaiketako irudia. Artxiboko argazkia: EITB Media
Epaiketako irudia
Epaiketako irudia. Artxiboko argazkia: EITB Media

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Lurralde Auzitegiak 10 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Gasteizen neska-lagun ohiaren bikotekidea hil zuen gizonari.

Aurrez, herri-epaimahaiak emandako epaia berretsi du Arabako Lurralde Auzitegiak. Herri-epaimahaiak errudun jo zuen, homizidio delitua egotzita, akusazioek eta defentsak akordioa lortu eta hasierako 12 urte eta erdiko kartzela-zigor eskaera 10 urtera murriztu ondoren.

Hasieran, 28 urteko erasotzaileak adierazi zuen 18 urteko gazteari sorbaldan zauria egitea zela bere asmoa. Gerora, ordea, onartu egin zuen hasieratik izan zuela biktima hiltzeko asmoa.

Epaiaren arabera, 2021eko otsailaren 10ean Gasteizko Flandria kalean egin zion eraso, kondenatuak biktima sastatu baitzuen eztabaida izan ondoren.

Kartzela-zigorraz gain, hiltzaileak 350.000 euroko kalte-ordaina eman beharko dio hildakoaren familiari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak albisteak Epaiketak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak