Gizartea -

ARRANTZA DENBORALDIA

Pedro Iglesias irundarrak arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Endarlatsan

"Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko izokin emea izan da eta 1.600 eurotan erosi du Donostiako Rekondo jatetxeak.

Pedro Iglesias Bidasoan arrantzatutako lehen izokinarekin, gaur. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Pedro Iglesias Bidasoan arrantzatutako lehen izokinarekin, gaur. Argazkia: Nafarroako Gobernua
Pedro Iglesiasek arrantzatu du denboraldiko lehen izokina, Bidasoa ibaian

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Pedro Iglesias Gomez Irungo 62 urteko bizilagunak 07:25ean harrapatu du Bidasoa ibaian, denboraldiko lehen izokina, debekualdia altxatu den lehen egunean. "Lehendabizikoa" aske jaiotako 4,460 kiloko emea izan da, 770 mm luze eta 142 mm altu, eta Endarlatsan arratzatu dute, Hiriberriko tartean.

Donostiako Rekondo jatetxeak erosi du 1.600 eurotan.

Ohikoa denez, Bidasoaldeko Basozainek egin dute identifikazioa; batetik, arrantzaldiaren hasierara ohiko arrantzaleak hurbildu direla egiaztatuz, eta, bestetik, ibaiaren baldintzak zein meteorologikoak arrantzarako egokiak zirela ziurtatuz.

Bigarren aldia da Iglesias Gomezek "lehenbizikoa" harrapatzen duela. Berak atera zuen denboraldiko lehen izokina 2016an ere.

El primer salmón de la temporada. Foto: Gobierno de Navarra

Igande honetan, maiatzak 1 ireki da izonakinaren arrantzaldia eta 51.a harrapatzen dutenean itxiko da. Kopuru horretara iritsi ezean, uztailaren 31n itxiko du denboraldia Nafarroako Gobernuak.

Bidasoa ibaiaren izokin arrantza-tartean aritzeko, lizentziaz gain, eguneroko baimen pertsonala ere behar dute arrantzaleek.

Azken "lehendabizikoak"

2021ean Ismael Garcia Fernandez, Iruñean bizi den 28 urteko asturiarrak atera zuen denboraldiko lehen izokina maiatzaren 2an, epea ireki eta bigarren egunean. 7,800 kg, 890 mm luze eta 200 mm zabal izan zen eta Endarlatsan harrapatu zuten, Aiena putzuan. Birpopulaketa bidez sartutako izokina zen, Nafarroako Gobernuak Oronoz Mugairin duen arrain-haztegian sortua. Iruñeko Maisonnave Hoteleko Caravinagre jatetxeak eta Donostiako Rekondo jatetxeak erosi zute erdibana.

2020an, maiatzaren 18ra arte atzeratu zen denboraldi hasiera, pandemia zela eta. Burlatako David Miranda Elizalde 41 urteko arrantzaleak harrapatu zuen lehen izokina Endarlatsan, Hiriberriko bihurguneko tartean, euliaren teknikarekin, debekualdia ireki eta ordubetera: 4,800 kilo pisatzen zituen eta 76,5 cm luze zen. Oronoz Mugairiko arrain-haztegian jaioa zen hura ere, egoera onean zegoen eta ez zuen mikrotxipik.

Aurreko edizioren batean 1.800 eurora arte ordaindu izan zen lehen izokinagatik baina pandemia zela eta, jatetxeek ez zuten eskaintza handirik egin eta arrantzaleak nahiago izan zuen ez saldu.

El vecino de Irun Pedro Iglesias con el primer salmón. Foto: Gobierno de Navarra

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Gipuzkoa Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Irun Albisteak Jatetxeak Aisia Arrantza Ibaiak Animaliak