Gizartea -

Sanferminak 2022

"Beti bezala" kartelak iragarriko ditu San Fermin jaiak

1.603 pertsonak eman dute horren aldeko botoa. San Fermin jaien bueltan sortzen den jendetza irudikatzen du ilustrazioak, irudi modernisten bitartez.

Olaia Merinoren "Beti Bezala" kartela garaile, sanfermin jaiak iragartzeko.
Olaia Merinoren "Beti Bezala" kartela garaile, sanfermin jaiak iragartzeko.
Olaia Merino Ervitiren "Beti Bezala" kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak

01:13

ANE SANTESTEBAN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Olaia Merino Sarrigurengo bizilagunaren "Beti bezala" kartelak iragarriko ditu 2022ko sanferminak, herri bozketan botoen % 20 jaso ostean. Kolore zuri-gorriak nagusi dituen ilustrazioan, Iruñeko kaleetan biltzen den jendetza islatu nahi izan du egileak. "Kartelean ez dago zezenik, niretzat San Ferminak jendartea da", nabarmendu du.

1.603 pertsonak eman dute irudi honen aldeko botoa. Bigarren bozkatuenak baino 219 boto gehiago jaso ditu, eta San Fermin jaietako jendetza erakusten duten irudi modernistek osatzen dute kartela.

'Beti Bezala' kartelak iragarriko ditu aurtengo sanferminak

Herritarren botoak zenbatuta, eta bidean ustez gertatu den iruzurra gaindituta, Enrique Maya Iruñeko alkateak eta Maria Garcia-Barberena Kultura eta Berdintasun zinegotziak astelehen honetan jakinarazi dute zein kartel hautatu duten herritarrek aurtengo San Fermin festak iragartzeko. Aurkezpenean, kartelaren egilea bera ere izan dute lagun.

Arte Ederrak Leioan ikasitako iruindarra, diseinatzailea eta sortzaile digitala pozik eta harro agertu da eta jakinarazi du lehen aldiz parte hartu duela lehiaketan. Lanean sanferminetako ohiko pasarteak ikus daitezke, alegia, jendea dantzan eta alai, ongi pasatzen.

Iruñeko alkateak, berriz, lehiaketak izan duen arrakasta nabarmendu du; izan ere, aurten inoiz baino boto gehiago jaso dituzte egunero. "Horren arrazoi nagusia, ziur asko, jendea sanfermin gogoz dagoela da", adierazi du. Halaber, kartelen maila "oso altua" izan dela esan du. Zinegotziak, bestalde, bozketan zehar sortutako irregulartasunak izan ditu hizpide. "Salaketak aurrera jarraitzen du. Ikertzen ari dira", adierazi du.

Sanferminak iragartzeko kartelaren aurkezpena maiatzaren 5erako aurreikusita zegoen, baina bertan behera geratu zen; izan ere, ANIMSA enpresa publikoak, udalaren webgunea mantentzeaz arduratzen denak, ezohiko boto kopuru bat antzeman zuen kartel baten alde, ordu-tarte jakin batzuetan. Behin Iruñeko Udaltzaingoak iruzur zantzuak baieztatuta, Udalak boto irregularrak ezabatu zituen eta bozketari ekin zitzaion berriro.

Aurtengo kartel irabazlea epaimahaiak aukeratutako 10 finalisten artean aukeratu dute Iruñean erroldatutako pertsonek.

San Fermin jaieako 10 kartel finalistak

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko bideoak Albisteak Nafarroa Enrique Maya San Fermin jaiak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Sanferminetako entzierroa Iruñeko Udala