Gizartea -
INDARKERIA MATXISTA
Espetxean sartu dute Donostiako sexu-erasoaren ustezko egilea
20 urteko gizona Martuteneko kartzelan sartu dute bart, epailearen aurretik igaro ondoren. Igande goizaldean gertatu zen erasoa, emakumea etxera itzultzen ari zela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Donostian gertatutako sexu-erasoari lotuta atxilotutako gizona espetxean sartu dute bart, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Igande goizaldean gertatu zen erasoa, emakumea etxera itzultzen ari zela.
Erasoaren ondotik Ertzaintzak ustezko erasotzailea, 20 urteko gizona, atxilotu zuen.
Atxilotua atzo igaro zen epailearen aurretik, eta horrek Martuteneko kartzelan sartzea agindu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea