Gizartea -
Indarkeria matxista
Gizon bat atxilotu dute Barakaldon, emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Udaleko Erasoen Aurkako Mahaia gertakarien jakinaren gainean jarri zen, eta bertan azaldu zen, halaber, ez dela ohiko protokoloa aktibatu, eta ez dela gertatutakoaren datu gehiagorik eman, erasoaren biktima izan den emakumeak "ez baitie Udalaren deiei erantzuten". Gizona aske dago jada.
Agentziak | EITB Media
Barakaldoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen astelehenean emakume bati sexu-erasoa egiteagatik, joan den asteartean Barakaldoko Udaleko Emakume Sailak deitutako Erasoen Aurkako Mahaia osatzen duten elkarte eta alderdiei jakinarazi zienez.
Udaleko iturriek jakitera eman dutenez, erasoen aurkako Mahaiko kideei gertatutakoaren berri eman zitzaien, eta bertan azaldu zuten ez dela aktibatu mota horretako erasoen aurrean normalean aktibatzen den protokoloa, eta ez dela eman gertatutakoaren inguruko datu gehiagorik ere; izan ere, erasoaren biktima izan den emakumeak "ez die Udalaren deiei erantzuten".
Aipatu iturrien arabera, Barakaldoko emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona aske dago jada.