Gizartea -

Indarkeria matxista

30 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, bikotekideari eraso egitea egotzita

Gertakariak San Frantzisko auzoan jazo dira. Anbulantzia batek biktima Basurtuko Ospitalera eraman du. Emakumea ospitaleratu behar izan dute. Atxilotuak genero indarkeria aurrekariak ditu.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak eta Bilboko Udaltzaingoak 30 urteko gizon bat atxilotu dute goizaldean, bikotekideari eraso egitea leporatuta. Atxilotuak genero indarkeria aurrekariak ditu. Emakumea ospitalean dago.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, gertakariak ostegun goizaldean jazo dira San Frantzisko auzoko etxebizitza batean.

Genero indarkeria kasu baten berri izan dute Ertzaintzak eta Udaltzaingoak, eta bi polizietako patruilak bertaratu dira.

Ertzainek eta osasun langileek emakumea artatu dute. Begi batean zauriak eta gorputzean hematomak zituen, erasoaren ondorioz. Anbulantzia batek biktima Basurtuko Ospitalera eraman du, eta bertan ospitaleratu behar izan dute.

Ustezko erasotzaileak etxebizitza utzi du, baina Bilboko udaltzainek aisialdi zonalde batean aurkitu dute; haren nortasuna egiaztatu ondoren, gizona atxilotu dute.

Atxilotuak genero indarkeria eta jabetzaren aurkako delituen aurrekariak ditu. Ertzain-etxera eraman eta Bilboko epaitegiaren esku jarriko dute.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Ertzaintza Indarkeria matxista Zer gertatu da gaur Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea albisteak Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Eguneko albisteak