Gizartea -
M-15eko lehen urtemuga
Poliziak Soleko 'suminduak' atera ditu
Larunbatean 18 lagun atxilotu zituzten Madrilgo Sol plaza hustu zutenean. Igande honetan plazak eta kaleak hartu dituzte berriro M-15 mugimenduaren lehenengo urteurrena ospatzen jarraitzeko.
Erredakzioa
Istiluen aurkako 30 bat furgoneta Soleko plazan sartu dira 06:00 aldera eta plazan jarraitzen zuten 100 bat "suminduak" atera dituzte.
"Suminduak" datozen orduetan zer egin eztabaidatzen ari ziren.
Solen zeuden ehun bat "suminduek" plazako inguruko kaleetatik alde egin dute, eta gelditu diren gutxi batzuk Poliziak atera ditu.
Asteburu nahasia
Ehunka 'sumindu' bildu ziren igande arratsaldean Madrilgo Soleko plazan larunbatean izandako 18 atxiloketen aurka protestatzeko. "Herriaren ahotsa ez da legez kanpokoa", "ez gaude guztiak, 18 falta dira", "demokrazia deitzen diote eta ez da" bezalako oihuak izan ziren bertan entzungai.
Ondoren, mugimenduaren Legezko Batzordeko ordezkariek agiri bat irakurri zuten eta larunbatean Sol husteko Poliziak erabilitako "basakeria" salatu dute.