Itxi

Gizartea

Kontzientzia soziala

Etniarekin edo sexu-orientazioarekin lotutako delituak salatzera animatzeko kanpaina abiatu dute Euskadin

AGENTZIAK | EITB MEDIA

2021ean 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak. Gainera, orientazio edo identitate sexualagatik izandako erasoak % 46 igo dira.

  • Arrazakeriaren aurka pertsona beltzen eta zurien eskuak lotuta. Argazkia: rawpixel.com

    Arrazakeriaren aurka pertsona beltzen eta zurien eskuak lotuta. Argazkia: rawpixel.com

Gizartea sentsibilizatzeko kanpaina abiatu dute Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek Euskadin gertatzen diren gorroto-delituak salatzera herritarrak animatuz, delitu-mota horri aurre egiteko tresna nagusi gisa. Delitu horiek azaleratzen jarraitzea, gizartean kontzientzia areagotzea eta delitu horiekiko eta delituak egiten dituztenekiko tolerantzia gutxitzea da helburua.

'Zuri gertatuz gero, etorri eta salatu!' lelopean egin dute kanpaina, eta Ertzaintzaren eta Euskadiko Udaltzaingoren aurrean gorroto-delituak salatzera biztanleak animatu nahi ditu. Izan ere, gorroto-delituen xede diren kolektiboak babestea eta horien segurtasuna bermatzea du helburu kanpaina honek.

Eusko Jaurlaritzak eta EHUk elkarlanean egindako "Euskadiko Gorroto Gertakariei buruzko 2021eko Txostena"ren arabera, 279 gorroto-delitu izan ziren Euskadin, gehienak lesio arrazistak edo xenofoboak (162 pertsonari egin zieten eraso, eta horietako 47 arabiarrak ziren). Biktima gehien izan dituen bigarren kolektiboa erasoa orientazio edo identitate sexualagatik jasan dutenena da (73 kasu). Gainera, kolektibo hau da aurreko urtearekin alderatuta igoerarik handiena izan duena: % 46ko hazkunde esponentziala. Kolektibo biktimizatuena, besteen gainetik, gizonezko homosexualena da, salaketa guztien ia % 70 pilatzen baititu (guztira, 51).

Kanpaina grafiko bat izango da, eta marraztutako 18 pertsonaiaren bidez herritarren aniztasuna irudikatuko da eta dei bat egingo da etnia, jatorria edo sexu-nortasuna edo orientazioa dela eta jazarpen-egoeran dauden edo egon diren pertsonek Ertzaintzara eta Euskadiko Udaltzaingoetara jo dezaten eta sala dezaten.

FFFF

Arrazakeriarekin lotutako delituak salatzeko kanpainaren irudia. Argazkia: Irekia

FFF

Homofobiarekin lotutako delituak salatzeko kanpainaren irudia. Argazkia: Irekia

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena