Gizartea -
Indarkeria matxista
Kartzelatu egin dute Bilbon bikotekidea hiltzen saiatu den gizona
Bikotekidearekin eta haren alaba txikiarekin konpartitzen zuen etxebizitza-lonjari su eman zion 36 urteko gizonak. Udalak iragarri du herri-akusazio gisa aurkeztuko dela erasotzailearen aurkako auzi judizialean.
EITB MEDIA
Joan den apirilean Bilboko Atxuri auzoan ustez bikotekidea hiltzen saiatu zen gizona kartzelan sartzeko agindua eman du emakumeen aurkako indarkeriaren Bilboko 1. epaitegiak.
Hilketa saiakera apirilaren 30ean jazo zen, baina erasotzailea atzo atxilotu zuten. Bikotekidearekin eta haren alaba txikiarekin konpartitzen zuen etxebizitza-lonjari su eman zion 36 urteko gizonak. Emakumea larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera.
Bestalde, gaur, Bilboko Udalak aho batez salatu du Atxurin izandako hilketa-saiakera eta iragarri du herri-akusazio gisa aurkeztuko dela indarkeria matxista kasu horren harira abiatuko den prozesu judizialean.