Gizartea -
bizkaia
Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, hilketa matxista saiakera gaitzesteko
Bikotekide ohia labankadaz hiltzen saiatzeagatik 40 urteko gizon baten atxiloketaren ostean egin dute elkarretaratzea, Bide Onera plazan.
agentziak | eitb media
Dozenaka pertsona bildu dira larunbat honetan Barakaldon, ostiralean gertatutako hilketa matxista saiakera gaitzesteko, baita azken egunotan ukituen inguruan salatutako bi kasu ere.
Bikotekide ohia labankadaz hiltzen saiatzeagatik Barakaldoko 40 urteko gizon baten atxiloketaren ostean egin dute elkarretaratzea, Bide Onera plazan.
Argitan elkarte feministak deitu du elkarretaratzea, Udalaren babesarekin, "hiriak eraso matxistarik onartzen ez duela adierazteko".
"Etenik gabeko indarkeria matxistaren aurrean, berriro atera gara kalera. Emakumeen aurkako indarkeriarekiko gaitzespen sozialak irmoa izan behar du, eta geure gizartean suposatzen duen egiturazko arazoaren mailan egon behar dugu, hala bakarrik egingo baitiogu aurre", adierazi du elkarte feministak.