Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek eraso matxista jasan du Zornotzan

Erasoa Larrea auzoan gertatu da, igande goizalde honetan. Zornotzako Udalak elkarretaratzea deitu du biharko erasoa gaitzesteko.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume batek eraso matxista jasan du bart Zornotzan, Anboto.org kazetak jakitera eman duenez. Iturri berdinaren arabera, erasoa Larrea auzoan jazo da, igande goizalde honetan.

Erasoari "gaitzespen irmoa" adierazteko elkarretaratzea deitu du astelehen honetarako Zornotzako Udalak, 18:30ean, udal plazan, eta adierazpen instituzionala kaleratu du esanez "emakumeen bizitzaren, askatasunaren, duintasunaren eta erabateko herritartasunaren aurka egiten duten eraso ororen aurka egiteko konpromiso irmoa" duela.

"Emakumeenganako indarkeria emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren adierazle bortitzena da", deitoratu du Udalak, eta biktima laguntzeko prest azaldu da.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak emakumeak Amorebieta-Etxano berriak Delituak albisteak Gizartea bideoak Indarkeria matxista Albisteak Gaur Albisteak Azken ordukoa protestak Mundu matxista Durangaldea azken ordukoa