Itxi

Gizartea

INDARKERIA MATXISTA

Emakume bati sexu erasoa egiteagatik Gasteizen atxilotutako gizona aske utzi dute

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Biktimak ostegunean salatu zuenez, gizonak sexu-erasoa eta lapurreta egin zizkion. Ertzaintzak atzo arratsaldean atxilotu zuen usteko erasotzailea, 41 urteko gizona. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute.

  • Ertzaintzak Gasteizen egindako operazio baten artxiboko argazkia: EITB Media

    Ertzaintzak Gasteizen egindako operazio baten artxiboko argazkia: EITB Media

41 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume bati sexu-erasoa egitea eta indarkeria erabilita, lapurtzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Epailearen aurrean deklaratu ostean, ustezko erasotzailea aske utzi dute.

Biktimak Ertzaintzaren aurrean salatu zuenez, ostegun goizean gertatu zen sexu-erasoa, Arabako hiriburuko etxebizitza batean, eta horren berri izan bezain pronto erasotzailea aurkitzeko ikerketa hasi zuen Ertzaintzak. Antza denez, emakumearen ezaguna zen erasotzailea eta etxera lagundu zion. Behin han, emakumearen borondatearen kontra, sexua izatera behartu zuen. Ondoren, lapurreta egin eta "mataleon" teknika erabilita (ia ito, konorterik gabe utziz) ihes egin zuen etxetik.

Atzo arratsaldean atxilotu zuten gizona sexu-erasoa eta indarkeriaz egindako lapurreta egotzita. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera eta, deklaratu ostean, libre utzi dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena