Gizartea -

EGURALDIA

Zaparradak Nafarroan sanferminetako bezperan

Nafarroan abisu horia ezarri dute euri zaparrada gogorren ondorioz. EAEn ere euria presente egongo da, bereziki, Arabako Ipar-Mendebaldean. Bertan, sei abisu hori ezarri dituzte asteazken honetarako.

Emakume bat euritakoarekin txupinazoaren esperoan. Argazkia: EFE.
Emakume bat euritakoarekin txupinazoaren esperoan. Argazkia: EFE.
Emakume bat euritakoarekin txupinazoaren esperoan. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euria izango da protagonista nagusia asteazken honetan. AEMETen arabera, Nafarroan abisu horia ezarri dute euriagatik, eta zaparrada gogorrak espero dira.

Prezipitazioak eta ekaitza indartsuak izango dira Nafarroa osoan, baina, bereziki, erdialdean eta Erriberan. Zerua lainotsu egongo da, baina, eguneko azken orduetan, argitzera joko du.

EAEn zaparrada handiak izango dira eta txingorra botako du, sarriago barnealdean. Arabako ipar-mendebaldean sei abisu hori daude euria dela eta. Euskalmeten arabera, 10:00etan Agurainen zaparrada trumoitsu batek 10.1 l/m² bota ditu 10 minututan. Arratsaldean, atertzera egingo du mendebaldetik ekialdera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba EAE albisteak Sanferminak Eguraldia Bilbao Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Sanferminetako entzierroa