Gizartea -

ERREPIDEAK

N-1 errepidea erabat itxiko da Ordizian larunbatetik iganderako gauean

Era berean, A-636 autobiako eskuineko erreia itxita egongo da Ormaiztegin, Beasaineko noranzkoan.

Euskal errepide bat EITB Mediako artxiboko irudi batean.
Euskal errepide bat EITB Mediako artxiboko irudi batean.
Euskal errepide bat EITB Mediako artxiboko irudi batean.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

N-1 errepidea bi noranzkoetan itxiko da igandean, uztailaren 10eko 00:00etatik 07:00etara. Mozketak 1,6 kilometroko zatiari eragingo dio, Ordizia hegoaldeko 420 lotunetik Ordizia iparraldeko 422 lotunera. Bidegi foru agentziak AT Sistemako lau arku berrietatik lehena jarriko du errepideko puntu horretan, eta arku hori lekuz aldatu eta muntatzeko lanak egingo dira asteburu honetan.

Alternatiba gisa, bi noranzkoetako ibilgailu arinak GI-2133 errepidetik eta Ordiziako erdigunetik desbideratuko dira N-I errepidera berriro itzultzeko. Arabatik edo Nafarroatik Behobiarako noranzkoan datozen ibilgailu astunek Etzegarate saihestu beharko dute, eta Altsasuko lotunean A-10 eta A-15 autobideetatik Andoainera heldu. Gipuzkoatik Arabara eta Nafarroara doazenek ibilbide bera egin beharko dute alderantzizko noranzkoan. AP-8/AP-1 autobidetik ere zirkulatu dezakete. Bidegi foru agentziak, ahal den neurrian, puntu horretako joan-etorriak aurreratzea edo atzeratzea gomendatzen du, itxierarekin bat ez etortzeko.

Kamioiak mozketa-gunera hurbiltzen badira, Mallutzeko industrialdean eta Ordiziako N-I errepidera sartzeko adarretan geratu beharko dute lanak amaitu eta errepidea berriro zabaldu arte.

Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, A-636 autobiako eskuineko erreia itxita egongo da Ormaiztegin, Beasaineko noranzkoan, zorua berritzeko lanengatik. Une oro, erreietako bat irekita egongo da, 3,5 metrotik gorako zabalera duten garraiobide berezietarako izan ezik; izan ere, horien tamaina dela-eta, ezin izango dute tarte horretatik igaro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Azken ordukoa Bizkaia Gipuzkoa Nafarroako albisteak Araba EAE albisteak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Bergara Ordizia albisteak Beasain Gaurko azken ordukoa Altsasu albisteak N-1 Goierriko albisteak