Gizartea -

BERO-BOLADA

Suteengatik eta beroagatik ezarritako alarmak eta debekuak EAEn: non eta noiz

Beroaldialdiari eta sute arriskuari aurre egiteko, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat neurri hartu ditu. Larrialdi-fasea EAEko hiru lurraldeetara zabalduta, lau eremu bereizi dira eta tokian tokiko arrisku mailaren arabera ezarriko dira alertak zein debekuak.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beroaldia eta suteak elkar hartuta iritsi ohi dira, eta oraingoan ere, hala izan da. Bero sapa betean murgilduta dago Euskal Herria azken egunotan, eta muturreko tenperaturak iragarri ditu Euskalmetek datozen egunotarako. Horrek guztiak sute arriskua areagotu du, eta Eusko Jaurlaritzak larrialdi-fasea ezarri du Euskal Autonomia Erkidego osoan. Alde batetik, suteengatik alertak eta debekuak/murrizketak ezarri dira, eta besteetik, tenperaturengatik alertak eta abisuak. Ondorengo irudietan, gaur biharretarako ezarritako neurriak:

Alerta mailaren arabera ezarriko diren murrizketak eta debekuak:

irudia

Non eta noiz daude ezarrita debeku horiek? Lau eremu bereizi ditu Segurtasun Sailak, eta gaur, ostirala, alerta laranja iragaitze-eremu delakoan dago ezarrita. Ebro ondoko eskualdean, berriz, alarma gorria.

mapa

 

Aipatutako murrizketak eta debekuak 13:00etatik 21:00etara egongo dira indarrean iragaitze-eremuan.

mapa

Ebro ondoko eskualdean, berriz, alerta gorria ezarri dute, eta toki horretan 24 orduz egongo dira indarrean debeku guztiak.

mapa

Tenperatuei erreparatuz gero, alarma gorria ezarri du Segurtasun Sailak biharko eta etzirako, Arabako Errioxan eta erdialdean (Gasteiz tartean). Euskalmetek egindako iragarpenaren arabera, bi eremuotan termometroak 41-40 º C-ra igoko dira. 

alerta

Neurriok gaur sartuko dira indarrean, eta debekuen egoera eta ordutegia egunero eguneratuko ditu Eusko Jaurlaritzak, EAEko eremu bakoitzerako.  Igande iluntzerako eta astelehenerako espero da egoera arriskutsuena, beroari hego-haizea batuko baitzaio. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Zer gertatu da Bizkaian? Gipuzkoako albisteak Araba Eusko Jaurlaritza Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Eguraldia argazkiak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Bero-boladak albisteak