Gizartea -

Indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Iruñerrian, sexu-erasoa egitea egotzita

Azken 15 egunetan Nafarroan salatutako hirugarren sexu-erasoa da.

Agentziak | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzainek gizon bat atxilotu dute Iruñerriko udalerri batean, sexu-erasoa egitea egotzita, Foruzaingoak jakitera eman duenez.

Azken 15 egunetan Nafarroan salatutako hirugarren sexu-erasoa da.

Iragan asteartean gazte bat atxilotu zuten Tafallan, korrika egitera atera zen emakume bati sexu-erasoa egiten saiatzea leporatuta. Era berean, uztailaren 5ean, Tafallan bertan egindako beste sexu-eraso bat inputatu diote.

Azkenik, emakume batek beste sexu-eraso bat salatu zuen Iruñeko Mendillorri auzoan uztailaren 10eko goizaldean.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Feminismoa Sexu erasoak