Gizartea -

Bero-bolada

Beroagatik eta baso-suteengatik Araban ezarritako alarma gorria astelehenera arte luzatu dute

Bizkaian eta Gipuzkoan alerta laranja ezarri dute beroagatik, eta baso-suteen arriskuagatik gaur ere. Hona hemen egun EAEn indarrean dauden alerta eta alarma guztiak, eta sute-arrisku larrialdi egoera honetan ezarritako debekuak eta murrizketak.

Muturreko tenperaturak espero dira datozen egunetarako. ARGAZKIA: EITB MEDIA
Muturreko tenperaturak espero dira datozen egunetarako. ARGAZKIA: EITB MEDIA
40 graduren bueltan ibiliko gara asteburu honetan EAE osoan

01:41

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beroagatik eta baso-suteen arriskuagatik Araban ezarritako alarma gorria astelehenera arte luzatu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, termometroak goranzko joerari eutsiko diolakoan. Bizkaian eta Gipuzkoan ere beroagatik alerta laranja ezarri dute, eta baso-suteen arriskuagatik gaur, igandean.

DEBEKUAK

Alerta laranjan murrizketak eta debekuak landa-lurzoruan edo lurzoru urbanizaezinean aplikatuko dira 13:00etatik 21:00ak arte. Alarma gorriko egoeran, murriztapen guztiak 24 orduz ezarriko dira.

Honakoak dira debekatuta egongo diren jarduerak, alerta ezarrita dagoen eremuetan:

- Sua erabiltzea edo sua eragin dezaketen jarduerak egitea. Hala nola, nekazaritza edo baso eremuetan txinpartak edo deskarga elektrikoak sor ditzaketen makinak erabiltzea.

- Su artifizialak, petardoak edota pirotekniako bestelako elementuak erabiltzea, eta barbakoak egitea. Hori guztia, landaguneetan ezezik, hiri-lurzoruetan eta zuhaitz, sastraka edo labore sailetatik 300 metroko baino gutxiagora ere debekatuta egongo da.

- Errekuntzako motordun ibilgailuak ezingo dira erabili baso-pistetan, lursailetako bideetan edota asfaltatutako errepideetatik kanpora geratzen diren gainerako igarobideetan, lanpostura edo ohiko bizilekura joateko ezinbestekoa den kasuetan izan ezik.

Debekuen zerrenda

Hona hemen datozen egunetarako ezarritako alerta-mailak eta ordutegiak:

IGANDEA

ALARMA GORRIA

-Tenperatura altua Ebro ondoko eskualdean eta iragate-zonan (12:00-21:00)

-Baso-sute arriskuagatik Araban (00:00-24:00)

ALERTA LARANJA

-Tenperatura altuagatik Kantauri barnealdean (13:00-21:00)

-Baso-sute arriskuagatik Kantauri barnealdean (13:00-21:00)

ABISU HORIA

-Tenperatura altuagatik kostaldean eta tenperatura iraunkorragatik (14:00-20:00)

Alertak, lurraldeka

ASTELEHENA

ALARMA GORRIA

-Tenperatura altua barnaldean (12:00-21:00)

-Baso-sute arriskuagatik Araban (00:00-24:00)

ALERTA LARANJA

-Tenperatura altuagatik kostaldean (13:00-19:00)

-Baso-sute arriskuagatik Kantauri barnealdean (13:00-19:00)

ABISU HORIA

-Tenperatura iraunkorragatik  (00:00-24:00)

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak Zer ezin daiteke egin Euskal Herrian?