Gizartea -

indarkeria matxista

Gizon bat atxilotu dute Santa Cruz Tenerifekoan, bikotekide ohia hiltzeagatik

Hala, 26 lirateke aurten genero indarkeriagatik eraildako emakumeak.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon bat atxilotu dute ostiral honetan Santa Cruz Tenerifekoan, bikotekide ohia, 34 urteko emakume bat, sastakaiz hil izana egotzita.

Emakumea larri eraman dute arratsaldean Candelariako Unibertsitate Ospitalera, eta bertan hil da azkenean.

Arratsaldeko 14:55ak aldera izan da erasoa, Tenerifeko hiriburuko Ramon y Cajal kalean, eta beranduxeago atxilotu dute bikotekide ohia, etxebizitza batean.

Erasoaren lekura bertaratu dira Udaltzaingoko zein Polizia Nazionaleko kideak, eta azken horiek gain hartu dute gertatutakoaren ikerketa.

Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak Twitter bidez zabaldutako mezu batean adierazi duenez, "guztiok egin dezakegu zerbait genero indarkeriaren aurka", eta gaineratu du "erakundeen eta gizartearen" genero indarkeriaren aurkako konpromisoak "erabatekoa" izan behar duela.

Krimenaren izaera matxista berrestekotan, 2022an genero indarkeria bitarteko hildako emakume kopurua 26ra igoko litzateke, Gobernuak igorritako datuen arabera. Era berean, 1.156 emakume lirateke 2003tik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Gizartea Indarkeria matxista Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Mundu matxista Kanariak