Gizartea -

Heriotza

Biriketako gaitz larria zuen Unax Cañibano gazte leioztarra hil da

Biriketako kardiopatia konplexua, eta horri lotutako beste bost gaitz, zuen gazteak. Duela 10 urte ebakuntza egin zioten Bostonen (AEB). Horretarako, diru-bilketa handia egin zuten Euskadin eta kasuak oihartzun handia izan zuen hedabideetan.

Unax Cañibano gaztea, Travellin Brothersek Facebook sare sozialean zabaldutako argazki batean.
Unax Cañibano gaztea, Travellin Brothersek Facebook sare sozialean zabaldutako argazki batean.
Unax Cañibano gaztea, Travellin Brothersek Facebook sare sozialean zabaldutako argazki batean.

T. S. J. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jaiotzetiko biriketako gaixotasun arraroa zuen Unax Cañibano Leioako gaztea hil egin da larunbat honetan, 18 urte zituela. Birika atresia motako kardiopatia konplexua izeneko gaixotasun larria zuen gazteak, eta horri lotutako beste bost gaitz, bi eguneko jaioberria baino ez zenean antzeman egin zizkiotenak.

Orduan hil edo biziko ebakuntza egin zioten Unaxi, baina arrakastatsua izan zen. Dena dela, bere lehen urte eta erdia ospitaleratuta eman zuen. Hasieran, hiru urteko bizi-itxaropena eman zioten baina, azkenean, hainbat urtez borroka egin eta gero, Bostonen ebakuntza egiteko proposatu zieten gurasoei.

150.000 euroko ebakuntza zen, eta horri heldu ahal izateko, diru-bilketa abiatu zuten familiak eta lagunek. Orduan ezaguna egin ziren haurra eta bere borroka. Izan ere, umeari jarraipena egin izan zion urteaz ETBk. Behin behar zuten diru nahikoa bilduta, bere bizi-kalitatea hobetzeko ebakuntza egin zioten AEBn.

Travellin Brothers musika-taldeak doluminak agertu dizkio familiari, gertutik sentitu dute heriotza, izan ere, Eneko taldearen baxu-jotzailearen semea da Unax. "Hondatuta gaude minagatik eta tristuragatik. Pertsona bikaina zen, edonon maite zuten. Jaio zenetik borrokan aritu zen, eta borroka horri esker 18 urte zoragarriz disfrutatu ahal izan dugu", idatzi dute Facebokeen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Osasun albisteak Umeak