Gizartea -

indarkeria matxista

47 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emakume gazte bati ukituak egiteagatik eta beldurrarazteagatik

Arabako hiriburuko Arana auzoan izan zen erasoa asteartean.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 47 urteko gizon bat atxilotu du, emakume gazte bati egindako ukituengatik eta beldurrarazteagatik, sexu eraso delitua egotzita.

Arabako hiriburuko Arana auzoan izan zen erasoa asteartean, eta inguru horretan atxilotu zuten gizona, Udalak asteazken honetan jakitera eman duenez.

Gertatutakoa ikusi zuen lekuko batek susmagarriari jarraitu eta, beste zenbait pertsonarekin batera, atxiki egin zuten polizia agenteak iritsi eta hura atxilotu arte.

Gainera, beste bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen aste honetan bertan bikotekideei erasoa egitea egotzita, eta beste hirugarren bat ere emakume bati ukituak egiteagatik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Espainian Herriak eta Hiriak Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Gaurko titularrak Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Matxismoa