Gizartea -
Homofobia
Artista drag batek Bilboko metroan jasandako erasoa salatu du
Bilboko drag queen batek Twitter bidez salatu duenez, gazte talde batek irainak bota dizkio eta baita heriotza mehatxuak egin ere.
T. S. J. | EITB MEDIA
Bilboko drag queen batek larunbat honetan pairatutako erasoa salatu du Twitter bidez. Aurah Sinek (Twitterren duen izena) sare sozialen bidez azaldu duenez, lanera zihoan Bilboko metroan, gazte talde batek metro barruan jazarpena egin dionean. Salatu duenez, irain larriak bota eta heriotza mehatxuak ere egin dizkiote.
Uztailean izandako Nafarroako Hatortxu Rock jaialdian pertsona batek eraso homofoboa salatu zuen. Joan den apirilean, eraso homofoboa ere jasan zutela salatu zuten beste bi gaztek EAEn. Horietako bati, gainera, harriekin eraso egin zioten bere bikotekidearekin zegoela Gasteizko Uribarri Ganboa urtegian.