Gizartea -
TRAFIKOA
Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil dira Burgosen izandako auto istripu batean
Atzoko 23:00ak aldera izan zen istripua. Gazteak zihoazen ibilgailua errepidetik irten zen beste auto bat aurreratzen ari zirela.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Barakaldoko 20 urteko bi gazte hil ziren atzo Burgosen 23:00ak aldera BU-520 errepidean izandako istripuan, Gaztela eta Leongo 112 larrialdi zerbitzuak jakitera eman duenez.
Inguruko bizilagunek azaldu dutenez, Montejo de Cebaseko bikote bat bisitatzera joanak ziren bi gazteak. Horiekin Quintana Martin Galindezen izan ondoren, Montejo de Cebasera itzultzen ari ziren bi autotan hildako gazteen ibilgailua errepidetik irten zenean, beste auto bat aurreratzerakoan.
Istripuaren ondoren, autoan harrapatuta geratu ziren gazteak eta guardia zibilak, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuak berehala joan baziren ere, ezin izan zuten ezer egin salbatzeko.
BU-520 errepideko 2. kilometroan izan zen ezbeharra, Quintana Martin Galindez herrian.