Gizartea -

Indarkeria matxista

30 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta

Ostegunean atxilotu zuten, 092 zenbakian abisua jaso ondoren. Erasoa etxebizitza batean gertatu zen, hiriburuaren erdialdean.

Agentziak | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Udaltzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du, bikotekideari eraso egitea egotzita. Gainera, erasotzaileak emakumea zauritu zuen.

Ostegunean atxilotu zuten, 092 zenbakian abisua jaso ondoren. Erasoa etxebizitza batean gertatu zen, Arabako hiriburuaren erdialdean.

Etxe barruan, udaltzainek gizona eta emakumea topatu zituzten. Azkenak zauriak zituen.

Bikotekideak eraso egin ziola azaldu zien biktimak udaltzainei, Gasteizko Udalak ohar batean ostiral honetan azaldu duenez.

Bi aldeekin hitz egin ondoren, Udaltzaingoak gizona atxilotu zuen, genero indarkeria eta lesio delituak leporatuta.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista Araba Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa