Itxi

Gizartea

Grezia

33 urteko beasaindar bat oso larri dago, Santorinin gazte talde batek jipoi handia eman ostean

EITB MEDIA

Greziako irlan oporretan zegoela, lapurreta egiteko eraso egin zion hainbat gaztek osatutako talde batek. Jasandako kolpeengatik, oso larri dago ZIUn ospitaleratuta, Atenasen. Lau pertsona atxilotu dituzte erasoa leporatuta.

  • Atenaseko Evangelismos ospitaleko irudietako bat. Argazkia: C Messier

    Atenaseko Evangelismos ospitaleko irudietako bat. Argazkia: C Messier

33 urteko beasaindar bat oso larri dago Atenaseko ospitale bateko ZIUn, jipoi handia jaso ostean, EITB Mediak jakin ahal izan duenez.

Greziako irlan oporretan zegoela, joan den ostegunean lapurreta egiteko eraso egin zion hainbat gaztek osatutako talde batek. Jasandako kolpeengatik, gizona larri zauritu zen, eta hegazkinez eraman zuten Santorinitik Atenasera. Evangelismos erietxeko ZIUn ospitaleratuta dago, oso larri.

Poliziak lau pertsona atxilotu ditu, erasoarekin lotura dutelakoan. Greziako hainbat kazetek zabaldu dutenez, erasotzaileak 16 eta 19 urte bitarteko gazteak dira, eta telebista zirkuitu itxiko kamerek grabatutako irudiei esker identifikatu eta aurkitu dituzte.

Biktimaren gurasoak Atenasen dira dagoeneko, eta Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan daude.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena