Gizartea -

emakumeen kontrako indarkeria

51 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen salatutako sexu-abusuagatik

Sexu-abusua igandeko lehen orduetan gertatu zen. Ertzaintzak emakumeari laguntzeko protokoloa abiarazi zuen. Osasun-zentro batean artatu ondoren, salaketa jarri zuen, eta ikerketak hasi zituzten, gertakarien egilea aurkitzeko.

Agentziak | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

51 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen atzo emakume batek salatutako sexu-abusuen egilea delakoan.

Ertzaintzaren bozeramaile batek astelehen honetan jakinarazi duenez, atxiloketa atzo arratsaldean izan zen, Arabako hiriburuan.

Gertakaria igandeko lehen orduetan izan zen. Ertzaintzak emakumeari laguntzeko protokoloa aktibatu zuen. Osasun-zentro batean artatu ondoren, salaketa jarri zuen, eta ikerketak hasi zituzten, gertakarien egilea aurkitzeko. Azkenean, atzo arratsaldean atxilotu zuten, eta gaur epailearen esku uzteko zain dago.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Indarkeria matxista Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Matxismoa Sexu erasoak