Gizartea -
Indarkeria matxista
Kartzelatu egin dute Donostian bikotekidea larri zauritu zuen gizona
Erasoa igandean jazo zen, Amara auzoko etxebizitza batean.
EITB MEDIA
Epaileak kartzelatu egin du igandean Donostian bikotekidea larri zauritu zuen 26 urteko gizona, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Erasoa igandean jazo zen, 07:00ak aldera, Amara auzoko etxebizitza batean.
Erasoaren berri izan eta berehala, hainbat ertzain etxebizitzara bertaratu ziren, eta emakumea topatu zuten, larri zaurituta, bizkarrean eta lepoan hainbat sastada zituela. Biktima Donostia ospitalera eraman zuten, anbulantziaz.
Ustezko erasozaileak ebakiren bat zuen besoan eta, artatu ondoren, atxilotu egin zuten, genero indarkeria delitua egotzita.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostiako Udala
Donostia bideoak
Tratu txarrak gaur
Gizartea albisteak
Indarkeria matxistaren biktimak
Prentsa digitalaren azken orduko
Albisteak