Gizartea -

Indarkeria matxista

Joan den asteburuan Bilbon emakume batek jasandako sexu erasoaren ustezko egilea espetxean sartu dute

Ertzain etxean eginbideak amaitu ondoren, atxilotua arratsaldeko lehen orduan igaro da epailearen aurretik, eta hark espetxeratzea agindu du.

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeratu egin dute joan den asteburuan Bilbon, Aste Nagusian, emakume bati egindako sexu erasoaren ustezko egilea. Ertzain etxean eginbideak amaitu ondoren, atxilotua arratsaldeko lehen orduan igaro da epailearen aurrean, eta hark espetxeratzea agindu du.

Igande goizaldean Bilboko Alde Zaharrean sexu erasoa jasan zuen emakume batek jarritako salaketaren harira egindako ikerketaren ondoren, Ertzaintzak salaketa horren ustezko egilea atxilotu zuen astearte gauean.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aste Nagusia Bilbo Ertzaintza Indarkeria matxista Delituak Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak