Gizartea -

Grezia

ZIUtik atera da Grezian jipoia jaso zuen gazte beasaindarra

Leire Artola Beasaingo alkateak EITB Mediari baieztatu dionez, 33 urteko gaztea plantara eraman dute sendatzen jarraitzeko.

Atenaseko Evangelismos ospitaleko irudietako bat. Argazkia: C Messier
Atenaseko Evangelismos ospitaleko irudietako bat. Argazkia: C Messier
Atenaseko Evangelismos ospitaleko irudietako bat. Argazkia: C Messier

O. P. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abuztuaren erdialdean Santorinin (Grezia) jipoia jaso eta egoera kritikoan ospitaleratu zuten 33 urteko gizon beasaindarra Zainketa Intentsiboetako Unitatetik atera da, Leire Artola Beasaingo alkateak EITB Mediari baieztatu dionez.

Gizona oporretan zegoen Greziako Santorini uhartean, eta abuztuaren 11n hainbat pertsonak eraso egin zioten, dirua eta telefono mugikorra lapurtzeko asmoz. Biktima larri zauritu zen, lesio ugari eragin baitzizkioten, eta Greziako hiriburuko Evangelismos ospitalera eraman zuten hegazkinez. Zainketa intentsiboetako unitatean egon da joan den asteartera arte, plantara eraman baitute dagoeneko, osatzen jarraitzeko.

Poliziak 16 eta 19 urte arteko lau pertsona atxilotu zituen, guztiak frantziarrak; telebista-zirkuitu itxiko kamerek grabatu ondoren aurkitu eta identifikatu zituzten. 500 euro eta 3 telefono mugikor atzeman zizkieten atxilotzean. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Delituak Gizartea Grezia Eguneko albisteak Beasain Albisteak