Gizartea -
Eusko Jaurlaritza
Klima-aldaketaren aurrean "ezagutza eta eredu berriak" aldarrikatu ditu Arantxa Tapiak
Donostiako Aquariumean izandako MER Community Summit 2022 kongresuaren itxiera-ekitaldian parte hartu Garapen Ekonomikorako, Jasangarritasunerako eta Ingurugirorako sailburuak.
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomiko, Jasangarritasun eta Ingurugiro sailburuak "ezagutza eta eredu berriak" aldarrikatu ditu, kostari eta itsasoei eragiten dien aldaketa klimatikoari aurre egiteko helburuz, "bestelako ekintzak burutu ahal izateko".
Donostiako Aquariumean izandako MER Community Summit 2022 kongresuaren itxiera-ekitaldian parte hartu du Tapiak, eta han bildutako 200 adituren eta ikasle gazteren aurrean egin ditu adierazpen horiek. EHUk eta Bordeleko, Southamptonen eta Liejako unibertsitateek elkarlanean antolatutako Itsas Munduko Erasmus Masterra da MER.
"Biodibertsitate-sistemak eta ekosistemak babesteko lan egitera" deitu du Tapiak, klima-aldaketari aurre eginda, "aurreikuspen txarrenek diotenez, itsasoaren maila 40 eta 80 zentimetro artean igo daitekeelako, eta horrek ekarriko luke gure bioaniztasunaren eta hondartzen parte baten desagerpena".