Gizartea -

INDARKERIA MATXISTA

Emakumezko batek sexu erasoa salatu du Iruñean

Iruñeko Udalak erasoaren berri eman du, ohar instituzional baten bidez, jazotakoa "irmo" gaitzetsiz eta emakumeari "elkartasun osoa" adieraziz.

AGENTZIAK| EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak igande honetan ohar baten bidez jakinarazi duenez, emakumezko batek sexu erasoa pairatu zuen atzo gauean.

Gertatutakoa gaitzetsi dute Udaleko talde guztiek, eta emakumeari "elkartasun osoa" adierazi diote. Haren eskubideak zein intimitatea zorrotz babestu behar direla gaineratu dute. 

"Indarkeria sexistak emakume orori eragiten dio eta ez du zerikusirik adinarekin, egoera sozioekonomikoarekin eta naziotasunarekin. Edozein unetan gerta daitezke, nahiz eta aisialdiko inguruak eta gaua izan eraso gehien gertatzen diren momentuak. Botere harremanetan oinarritzen dira erasoak, plano sinboliko zein materialean gizona emakumearen gainetik jarriz. Indarkeria sexista hauek forma eta jarrera ezberdinetan gertatzen dira" salatzen du oharrak.

Hala, "indarkeria sexistak hautematea, seinalatzea, baztertzea eta gaitzestea ezinbestekoa eta premiazkoa da adierazpen sexista guztiak desager daitezen" dio Udalak oharrean.

Ildo horretan, eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa erakusteko eta emakumeak babestuko dituen eredu sozial eta kulturala lortzen laguntzeko eskatu diete Iruñeko herritar guztiei, "festen edo ohituren aitzakian erasotzailea inoiz justifikatu gabe ".

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Iruñea Indarkeria matxista Nafarroa Gizartea Indarkeria matxistaren biktimak Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa Sexu erasoak