Gizartea -

GENERO INDARKERIA

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen genero indarkeria egotzita

Gertakaria atzo izan zen hiriburuko Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Udaltzainek 55 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen, genero indarkeriaren delitu bat leporatuta.

Gertakaria ostegunean izan zen Aranbizkarra auzoko etxebizitza batean. Bertan, aldeak eta etxebizitzan zeuden beste lekuko batzuk entzun ondoren, agenteek gizona atxilotu zuten bere bikotekideari eraso fisikoak eta psikologikoak egiteagatik.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta/edo deitu doako telefono hauetara: 900 840 111 (EAEkoa), 016 (Espainiako Estatukoa) edo 3919 (Iparraldekoa, eguneko 24 orduetan erabilgarri, igande eta jaiegunetan 09:00etatik 18:00etara izan ezik). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Indarkeria matxista gaur Araba EAE Gizartea bideoak Emakumeen kontrako tratu txarren salaketak Albisteak Gaur Gasteiz berriak Gaurko azken ordukoa Mundu matxista